Gizartea -
Garraioa
Beste 'megagarraio' bat iritsiko da Euskadira astelehenean
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 492,18 tona pisatzeaz gain, 85,045 metro luze eta 4,35 metro zabal da, eta 4,80 metroko altuera du.
Agentziak | Erredakzioa
Azken hilabeteotan Gipuzkoa zeharkatuko duen hirugarren 'megagarraioa' Euskadira iritsiko da bihar, astelehena. Euskal errepideetan barrena ibiliko da bost egunetan, eta, tarteka, debekatutako noranzkoan. Hori dela eta, zenbait errepide itxiko dituzte, Bizkaiara iritsi arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Itsasoko azpiestazio elektrikotik abiatuko da garraioa: 492,18 tona pisatzeaz gain, 85,045 metro luze eta 4,35 metro zabal da, eta 4,80 metroko altuera du.
Mugitu ahal izateko, bi trakzio-euskarri beharko ditu aurretik tiratzeko, eta beste bat atzetik bultzatzeko.
Maniobra zailena Itsasotik abiatzean egingo du; izan ere, aurreikusitakoaren arabera, ordubete beharko du GI-2632 errepidera iritsi arte.
Trafikoan egingo dituzten etenak behar bezala seinaleztatuko dituzte, informazio panelen bidez.
Lehen gauean Eginora (Araba) iristea espero du Aldundiak, goizaldeko 05:00ak aldera. Ondoren, lau gau beharko beharko ditu Galindoko ABB lantegira heltzeko.