Gizartea -

Gasteiz

EAJk, PSE-EEk eta PPk Errekaleor eraisteko proiektua esleitzea onartu dute

Udal-gobernuak eraisteko izapideak urtebetean amaitzea proposatu du, eta ondoren auzoa jendez hustea. Errekaleorreko herritarrek txostenak aurkeztuko dituzte etxebizitzak seguruak direla erakusteko.

Errekaleor. Argazkia: EITB
Errekaleor. Argazkia: EITB
Errekaleor. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udal-gobernuak (EAJ eta PSE) eta PPk Errekaleor auzo okupa eraisteko proiektua idazteko esleipena kaleratzea adostu dute. 50.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta uztailaren 14an amaituko da proposamenak aurkezteko epea.

Ensanche 21 udal elkartearen kontseiluan hartu dute erabakia, gaur arratsaldeko bileran, eta hiru alderdiek 150 okupa barne hartzen dituen auzoa eraisteko proiektuaren idazketa lehiaketara ateratzeko gehiengoa lortu dute.

PPk sei hilabeteko epea nahi du auzoa eraisteko, baina udal-gobernuak eperik jarri ez duenez, aholkulari juridikoei txostena eskatu die prozesu guztia ahalik eta azkarren nola egin jakiteko, popularren iturrietatik jakitera eman dutenez.

Udal-gobernuak eraisteko izapideak urtebetean amaitzea proposatu du, eta ondoren auzoa jendez hustea.

EH Bildu eraistearen kontra dago, eta operazioa "higiezinen bullyinga" dela esan du, hau da, bertako bizilagunak kanporatzea etxe berriak sustatzeko.

Podemos "harrituta" geratu da akordio horrengatik, "eskatu ere egin ez duten baimen judiziala" behar dutelako prozesua burura eramateko. "Urtaranek argindar zerbitzua eten zuen ezkutuko desalojo bat egiteko", gaineratu du Podemosek.

Okupek txostenak aurkeztuko dituzte

Bestalde, Errekaleorreko okupek arkitektoek egindako txosten teknikoak prestatuko dituzte etxeak seguruak direla frogatzeko.

Errekaleor Bizirik elkarteak, era berean, 500 eguzki plaka jartzeko eta auzoak "energia subiranotasuna lortzeko" 100.000 euro bildu nahi ditu, eta mikrofinantziazio kanpaina jarri du abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Popularra Araba Gorka Urtaran Gizartea bideoak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi