Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Barakaldok gaitzetsi egin du jaietan emakume batek jasan duen erasoa
Txosnak itxita egon dira elkarretaratzeak iraun duen bitartean, protestarekin bat egite aldera.
agentziak | erredakzioa
300 pertsonatik gora elkartu dira Barakaldoko Anaien parkean, gaur goizaldean Karmengo jaietako txosnen inguruan emakume batek jasan duen eraso sexista salatzeko.
Gizon batek gaur goizaldean eraso dio, atzetik joanda, baina biktimak ihes egitea lortu du.
Jai Batzordeak antolatutako elkarretaratzea "Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da" lelopean egin dute, eta alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira bertan.
19:00etatik 19:30era egin dute elkarretaratzea, eta tarte horretan itxita egon dira txosnak, erasoen kontra protesta egiteko.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.