Gizartea -

Senatua

Beloa debekatzea onartu du Frantziak

Iragan uztailean Diputatuen Ganberak onartu zuen testua. Senatuan 246 parlamentarik alde bozkatu dute eta bakarra kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espazio publiko guztietan beloa eramateko debekua onartu du gaur behin betiko Frantziak. Herrialdean polemika handia piztu duen testua onartu dute senatariek.

Gaur Senatuak onartu duen testua iragan uztailean onartu zuen Diputatuen Ganberak.

Ganberetan oposiziorik gabe, aho batez onartu badute ere, polemika handia piztu du legeak gizartean. Senatuan 246 parlamentarik alde bozkatu dute eta bakarra kontra.

Kontseilu Konstituzionalaren azterketa igaro beharko du orain legeak. Edozein zalantza baztertzeko txosten horren beharra azpimarratu du Bernard Accoyer Asanblada Nazionaleko presidenteak.

Legearen inguruan iritzia azaltzeko hilabete bateko epea du Konstituzionalak. Azken tramite hori gainditzen baldin badu araua 2011ko udaberrian sar daiteke indarrean, sei hilabeteko informazio epe baten ostean.

Zalantza juridikoak

Frantziako klase politikoaren artean zatiketa eragin dute debekuaren inguruko zalantza juridikoek, baina gehiengoa beloa debekatzearen aldeko zen, Errepublikako oinarrien aurka doalako.

Kalean edo beste edozein espazio publikotan aurpegia estalita dutenentzako 150 euro isunak aurrikusten ditu legeak, baina salbuespenak ezartzen ditu, motorzaleen kaskoak edo auzitegietan anonimatua behar dutenentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea