Gizartea -

Indarkeria matxista

Lantarongo Udalak Ana Belen Jimenezen hilketa gaitzetsi du

Halaber, Udalak hilketa gaitzesteko kontzentrazioa deitu du 19:00etan, udaletxe aurrean.

Biktimaren gorpua topatu zuten lekua. Argazkia: EFE
Biktimaren gorpua topatu zuten lekua. Argazkia: EFE
Lantarongo Udalak hilketa matxista gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu du

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lantarongo Udalak Ana Belen Jimenez bizilagunaren hilketa gaitzetsi du. Gainera, Udalak hilketa salatzeko bilkura deitu du gaur arratsalderako udaletxe aurrean. Asteartean Miranda Ebron (Burgos) hildako emakumearen bikotekide ohia atxilotuta dago, eta hilketa aitortu du Espainiako Poliziaren aurrean.

Udaleko alderdi politiko guztiek adierazpen bat sinatu dute, hilketa gaitzetsiz eta emakumearen senide eta lagunei elkartasuna adieraziz. Lantaron herriak 900 biztanle inguru ditu eta, sortzez gasteiztarra bazen ere, bertako bizilaguna zen hildako emakumea.

Adostutako adierazpenaren arabera, indarkeria sexistak milaka emakumeri eragiten diete eta jendartean ez dago generoen arteko berdintasunik.

Hori dela eta, errespetu eta berdintasun balore zein jarrerak barneratzeko eta hausnarketarako deia egin die Udalak herritarrei.

Bestalde, Udalak kontzentrazioa deitu du 19:00etan, udaletxe aurrean, "giza eskubideen urraketa onartezina" salatzeko eta indarkeria sexistaren biktimen alde.

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Delituak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Erailketak