Gizartea -

Gaitzespen manifestazioa

Basauritarrak kalera atera dira jaietan izandako sexu-erasoak gaitzesteko

Emakumezko batek larunbat gauean bortxatu egin zutela salatu du Ertzaintzaren aurrean; beste batek, berriz, ukituak salatu ditu.

Manifestazioa egin dute Basaurin jaietan izandako sexu-erasoak gaitzesteko

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.000 bat lagun inguru kalera atera dira gaur Basaurin, larunbat gauean udalerri horretako jaietan izandako bi sexu-erasoak gaitzesteko xedearekin.

Izan ere, emakumezko batek bortxatu egin zutela salatu du Ertzaintzaren aurrean; eta beste batek ukituak salatu ditu.

Martxa 19:00etan atera da Social Antzokiaren inguruetatik eta Basauriko erdialdetik igaro da Solabarria karparaino. Manifestazioaren buruan "Ez, ezetz da. Kokoteraino gaude" leloa zekarren pankarta bat eraman dute manifestariek, eta sexu-erasoen aurkako hainbat mezu oihukatu dituzte ibilbidean zehar.

BASAURI MANIFA EITB

BASAURI MANIFA EITB

Manifestazioa Basaurin sexu-erasoen aurka. Argazkia: EFE

Udalak, Berdintasun Kontseiluak eta jai-batzordeak (Herriko Taldeak) deitu dute martxa, eta bertan izan dira Andoni Busquet alkatea eta Udala osatzen duten gainerako alderdi politikoen ordezkariak ere.

Behin manifestazioa bukatuta, Berdintasun Kontseiluko kide batek eta Herriko Taldeak jai-batzordeko beste batek erasotzaileei zuzendutako mezu argia irakurri dute: "Ez zarete ongi etorriak, eta ez dugu onartuko indarkeria matxistarik gure herrian". Horrez gain, beste hau ere adierazi dute: "Emakumeok lasai ibili nahi dugu, kalea gurea ere bada, ez dadila inongo erasorik erantzunik gabe geratu, eta gertatzen bada, gogoratu zuokin gaudela, sinetsi egiten zaituztegula eta lagundu egingo dizuegula".

Era berean, gogoratu dute Basauriko jaietan eraso sexisten aurkako protokolo bat indarrean dagoela, eta koadrilei ahalbidetzen diela gaitz horren aurka era aktiboan jardutea ahalbidetzen diela.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Indarkeria matxista Espainian Eguneko albisteak Manifestazioak gaur