Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Oiartzungo sexu-erasoaren ustezko egilea aske utzi dute, baina karguekin

Emakumea urriaren 31n joan zen ertzain-etxera, egun batzuk lehenago baserri batean gertatutako sexu-erasoa salatzera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karguekin aske utzi dute Oiartzungo baserri batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako 47 urteko gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Antza denez, baserria hutsik zegoen eta emakumea gaua igarotzen ari zen bertan.

Emakumea urriaren 31n joan zen ertzain-etxera, egun batzuk lehenago jasandako sexu-erasoa salatzera. Emakumearen lekukotzaren arabera, gizona baserrira sartu zen, eta berarekin sexu-harremanak izan nahi zituela esan zion.

Salatzailearen esanetan, ezetz erantzun zion, baina gizona gainera joan zitzaion eta eraso egin zion.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen erasotzailea identifikatzeko, eta azaroaren 2an atxilotu zuen.

Epailearen aurretik igaro ostean, aske utzi dute, karguak egotzita.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gipuzkoa Gizartea albisteak Oiartzun Albisteak