Gizartea -

Indarkeria matxista

Alacanten bikotekide ohiak tirokatu zuen emakumea hil egin da

Erasotzailea ostegun honetan epaitu behar zuten, hain justu, biktimari mehatxu egiteagatik.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean, Eldako (Alacant) Santo Negro ikastetxearen ateetan, bikotekide ohiak tirokatu zuen 28 urteko emakumea hil egin da ospitalean, Udaleko iturriek baieztatu dutenez.

Gaztea garun-heriotza egoeran zegoen Eldako Ospitalean.

Gizonak eskolan seme txikia hartzen ari zela egin zion tiro emakumeari, eta ondoren hil egin zen, biktimaren autoa hartu eta harresi baten aurka talka eginda.

Erasoa 17:10ean jazo da, Eldako Santo Negro eskolan. Gizona hara bertaratu da, eta bikotekide ohia tirokatu du.

Erasotzaileak emakumearekin ez komunikatzeko eta 300 metrora urruntzeko agindua zuen, baina joan den astean urratu egin zuen agindua, deitu egin baitzion emakumeari.

Emakumeak salaketa aurkeztu zuen, eta gaur, hain justu, epaitu behar zuten, biktimari mehatxu egiteagatik.

 

________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimak Krimenak azken ordukoa Valentziako Erkidegoa