Gizartea -

Hotza

Elur eta euri gutxiago eta elur-kotak gora, larunbat honetan

Hala ere, alerta laranja indarrean egongo da 15:00ak arte, ondoren abisu horia ezarriko dute.

Legazpi (Gipuzkoa). Argazkia: Aitor Agirrezabal
Legazpi (Gipuzkoa). Argazkia: Aitor Agirrezabal
Legazpi (Gipuzkoa). Argazkia: Aitor Agirrezabal

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoa alerta laranjan egongo da larunbat honetan, arratsaldeko hirurak arte. Elur-kota 300 metrotan kokatuko da eta 10-30 zentimetroko elur-geruzak espero dira 1.000 metrotan, eta 5-20 zentimetro 600 metrotan. Gainera, txingor ekaitzak botako ditu isurialde atlantikoan.

15:00etatik aurrera alerta laranja desagertu eta abisu horia ezarriko dute agintariek. Elur-kota 300-400 metrora igoko da eta prezipitazioak gutxitzen joango dira ekialdetik mendebaldera.

Era berean, gaueko elurteak atzean utzi ondoren, prezipitazioak gutxitzen joango dira Nafarroan larunbat honetan, arratsaldean, baina hotz handia egingo du eta datozen egunetan izotz galantak botako ditu.

Aemetek azaldu duenez, elurra egingo du larunbat honetan eta 2 zentimetro pilatu daitezke isurialde atlantikoan 200 metrotik gora, eta 4 zentimetro mendebaldean. Elur-kotak gora egingo du, eta 400 metrotan kokatuko da egunaren amaieran.

Igandean, ostarte handiak eta izotza

Arratsalde-gau partean, frontea Mediterraneora abiatuko da eta igandean ostarte handiak zabalduko dira Nafarroan.

Hala eta guztiz ere, aire hotzak jarraituko du, nahiz eta “hezetasunik ez izan”, eta datozen egunetan tenperatura oso baxuak espero dira Nafarroan. “Lainoek alde egin eta izotz izugarriak botako ditu”, adierazi du Evelio Alvarez Lamata Nafarroako Aemeten bozeramaileak.

Goizaldean eta goizean izango diren tenperatura “hain baxuekin” gaur bota duen elurra izoztu egingo da eta errepideetan izotz plakak osatzeko arriskua dago, Alvarezek ohartarazi duenez. Horregatik, gidariei kontuz ibiltzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Elurra argazkiak Gaurko azken ordukoa