Gizartea -
Indarkeria matxista
Adingabeen zentro batean sartu dituzte Barakaldoko sexu-erasoarekin lotutako bi mutil
Ertzaintza beste bi gazteren bila ari da, abenduaren 29an neskato bati egindako sexu-erasoan parte hartu zutelakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den abenduaren 29an adingabe bati sexu-erasoa egin zioten Barakaldon. Ertzaintzak ustezko erasotzaileak identifikatu ditu. Lau dira eta horietako bi adingabeak.
Azken horiek euren kabuz joan dira goizean kasua ikertzen ari den Bilboko Adingabeen Fiskaltzara. Galdeketa egin ostean, biak Zumarragako adingabeen zentrora eramateko agindua eman du fiskalak.
Ertzaintza beste bi ustezko erasotzaileen bila ari da orain.
Erasoa Karmen auzoan gertatu zen, eraikin bateko trasteleku batean. Kalean topatu zituen bi udaltzainengana jo zuen neskatoak, eta egin ziotena kontatu zien. Ikerketaren ardura Ertzaintzak hartu zuen gero.
Egunotan hainbat bilkura egin dituzte Barakaldon, sexu-erasoa gaitzesteko.