Gizartea -

Haurtxo gaixoa

Osasun Sailak ezin du berretsi salmonella eta haur-esnearen arteko lotura zuzenik

Dena dela, Osasun Sailak adierazi duenez, litekeena da Lactalis haur-esnea hartzeagatik haurra gaixotu izana.

Lactalis esnea. Argazkia: EFE
Lactalis esnea. Argazkia: EFE
Lactalis esnea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ebatzi duenez, litekeena da kutsatutako Lactalis haur-esnea hartzeagatik salmonellak jotako haurtxoa gaixotu izana. Dena dela, haurrari egindako analisiek ez dute esne horren eta infekzioaren arteko lotura zuzenik ondorioztatu.

Salmonellak jota, Basurtuko Ospitalean artatu zuten atzo haurra. Haren egoera ez zen larria, eta senda-agiria eman zioten, EFE albiste-agentziak Osasun Ministerioaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.

"Analisien arabera, baliteke salmonellak eta Frantzian ekoitzitako haur-esneak lotura izatea, baina ezin da zalantzarik gabeko harreman hori baieztatu", Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Osasun Ministerioak atzo helarazitako alertaren ondorioz, horrelako kasuetan ohi den bezala, Lactalis enpresaren haur-esnea Euskadiko supermerkatuetatik erretiratu egin du Osasun Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Barakaldo Gizartea albisteak Albisteak Osasun albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Elikagaiak gaur albisteak Umeak azken ordukoa Supermerkatuak gaur