Gizartea -
Osakidetza
Osakidetzak erradiografiak digitalizatuko ditu 2011rako
Modu horretan urteko 3,4 milioi euro aurreztuko ditu, eta gaixoek euren erradiografiak Internet bidez 2011 urtearen amaieran ikusi ahal izango dituztela espero du.
Erredakzioa
Osakidetzak adierazi duenez, erradiografiak digitalizatzeari esker urteko 3,4 milioi euro aurreztuko ditu. Prozesu horretan 18 milioi euro inbertitu ditu, eta 2011 urte hasierarako amaituko du. Modu horretan hiru miloi erradiografia plaka zeluloidean inprimatzea ekidingo du.
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak prentsa-ohar batean adierazi duenez, digitalizazioa Osatek-en zentro guztietan amaitu dute, baita Txagorritxu, Santiago, Galdakao eta Gorlizeko ospitaleetan ere.
Erradiografia eta ''eskaner'' guztiak Osakidetzaren sare batean sartuko dituzte, horra, Euskal Osasun Zerbitzuko mediku guztiek sartu ahal izango dute.
Gainera, Bengoaren esanetan, digitalizazioak 2008. urtetik gaur egun arte egindako froga guztiak erregistratuko ditu, "azterketak egiteko denbora gutxituko du, eta halaber, beharrezkoak ez diren frogak ekidingo ditu", horrek gaixoak erradiazioaren eraginpean behar baino denbora gehiago ez ematea ahalbidetuko luke.
Era berean, ordenagailuaren erabilpenak irudia handitzeko aukera ematen du, eta erradiologoek txostenak azkarrago egitea ahalbidetuko du, ahotsa ezagutzeko sistema ezartzeari esker.
Rafael Sanchezek, Txagorritxu Ospitaleko zuzendari medikuaren esanetan,&' || 'nbsp; 2011 urtearen amaierarako gaixo bakoitzak bere etxetik Internet bidez erradiografiak ikusi ahal izatea espero dute Osarean plataformari esker.