Gizartea -

GABRIEL CRUZ KASUA

Gabriel Cruz hil zuela aitortu du Ana Julia Quezadak

Defentsa abokatuak kazetarien aurrean ziurtatu duenez, atxilotua Poliziarekin 'kolaboratzen' ari da.

Angel Cruz, Gabrielen aita, eta Ana Julia Quezada. Artxiboko argazkia: EFE
Angel Cruz, Gabrielen aita, eta Ana Julia Quezada. Artxiboko argazkia: EFE
Gabriel Cruz hil zuela aitortu du Ana Julia Quezadak

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabriel Cruz Almeriako 8 urteko mutikoaren hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako emakumeak hilketa aitortu du. Ikerketako iturriek azaldu dutenez, eztabaida baten baitan eta aizkora baten alde kamutsarekin hil zuela onartu du Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioan.

Ana Julia Quezadak bi ordu inguruz deklaratu du Almeriako Guardia Zibilaren aurrean, eta orduan onartu du haurra desagertu zen egunean bertan (otsailaren 27an) hil zuela, kolpe gogor batez.

Deklarazioaren amaieran Beatriz Gamez defentsa abokatuak kazetarien aurrean hitz egin du. Haren esanetan, Ana Julia Quezada Poliziarekin "kolaboratzen" ari da eta polizien galdera guztiei erantzun die.

"Gaur deklaratu du Poliziaren aurrean. Atzo bi miaketa izan ziren eta gaur galderak egin dizkie eta beraiekin kolaboratu du", nabarmendu du. Abokatuak ez du xehetasun gehiago eman nahi izan, baina atxilotua asteazkenean epailearen aurrera igaroko dela gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak Erailketak