Gizartea -

World's 50 Best Restaurants

Bilbok ekainaren 19an hartuko du munduko 50 jatetxe onenak iragartzeko gala

Dena dela, ekimenak bost egun iraungo du, ekainaren 16tik 20ra, eta, horietan, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, nazioarteko sukaldariekin eta hedabideekin.

Iazko ekitaldiaren irudi bat. Argazkia: EFE
Iazko ekitaldiaren irudi bat. Argazkia: EFE
Ekainaren 19an izango da munduko jatetxe onenen gala, Euskalduna Jauregian

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok ekainaren 19an hartuko du munduko 50 jatetxe onenak saritzeko gala, Bizkaiko Aldundiak iragarri duenez.

Dena dela, ekimenak bost egun iraungo du, ekainaren 16tik 20ra, eta, horietan, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, nazioarteko sukaldariekin eta hedabideekin.

Ekitaldi nagusia, hori bai, The World's 50 Best Restaurants sariak entregatzeko gala izango da, ekainaren 19an, Euskalduna Jauregian. Gainera, festa bat egingo dute ondoren San Mames estadioan.

Ekainaren 17an, Donostian, Basque Culinary Centerrek #50BestTalks hitzaldiak eskainiko ditu, nazioarteko gonbidatuekin.

Hilaren 18an, Bilboko Guggenheim Museoak artea eta gastronomia uztartzeko ekitaldi bat hartuko du.

Egun horretan, munduko sukaldari onenek bilera pribatua egingo dute Etxebarri jatetxean.

Munduko jatetxe onenen zerrenda egiten duen talde britainiarreko buruak, William Drewek, esan du Bilbo “gastronomiaren munduko leku garrantzitsuenetakoa” dela.

Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du ekitaldia “ahaztezina” izango dela. “Bisitari guztiei bermatu diezaiekegu etxean bezala sentituko direla”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Zer gertatu da gaur Bilbon? Azken ordukoa Bizkaia Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Jatetxeak albisteak gaur