Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Emakume bati abusuak egin dizkiote autobus batean, Santurtzin

49 urteko ustezko erasotzailea atxilotu dute eta ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du ostegun honetan Santurtzin, emakume bati autobus batean abusuak egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa atzo arratsaldean gertatu zen Santurtzi eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen autobus linea baten barruan. Ibilbidean zehar, gizon batek ukituak egin zizkion emakume bati.

Kargu hartu ondoren, emakumeak telefonoz deitu zion Ertzaintzari eta gertatukoa kontatu zion gidariari. Azken horrek ustezko erasotzailea atxiki zuen, Ertzaintzaren patruila iritsi zen arte.

Emakumearen eta lekuko baten testigantzak entzun ostean, agenteek atxilotu egin zuten, abusuak egitea egotzita.

Atxilotua ostiral honetan igaroko da epailearen aurretik. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa bat abiatu du atxilotuak iraganean antzeko deituren bat egin ote duen argitzeko.

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Santurtzi berriak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Matxismoa gaur