Gizartea -
Nafarroan
Erriberrik bi dolu-egun ezarri ditu atzoko hilketengatik
Udaleko eraikin ofizialetan banderak haga erdian jarriko dituzte dolu-seinale moduan.
Agentziak | Erredakzioa
Erriberriko Udalak bi dolu-egun ezarri ditu, apirilaren 19an eta 20an, atzo (asteazkena) izandako "zorigaiztoko gertaera" dela eta. Gizon batek ustez laurogei urtetik gorako gurasoak hil zituen Erriberrin (Nafarroa), eta bere buruaz beste egin zuen ondoren.
Udalak osoko bilkura egin barik erabaki du dolu-egunak ezartzea, ez baitzegoen "denbora nahikoa" osoko bilkura egiteko.
Bestalde, Udaleko eraikin ofizialetan banderak haga erdian jarriko dituzte dolu-seinale moduan.
Gertakaria 18:00ak aldera jazo zen atzo, Tafalla kalean. Aita "indarkeriaz" hil zuten eta semeak bere buruaz beste egin omen zuen.
Bestalde, ama oso larri eraman zuten Nafarroako Ospitalera, helikopteroz, baina handik gutxira hil egin zen.