Gizartea -
GRANADA
Granadako bi gazteren heriotza indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari dira
21 urteko emakume baten eta 24 urteko gizon baten gorpuak aurkitu dituzte tiro eremu batean, tiro bana zutela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
21 urteko emakume baten eta 24 urteko gizon baten gorpuak aurkitu dituzte bart Granadako tiro eremu batean, tiro bana zutela. Emakumea genero indarkeriaren ondorioz hil den argitzeko, ikerketa hasi du Guardia Zibilak.
Larrialdi zerbitzuek eta Guardia Zibilak emandako informazioaren arabera, 21:00etan jaso zuten lehen abisua 21 urteko emakume bat eta 24 urteko gizon bat tiroz zaurituta zeudela esanez. Bietako batek aurpegian zuen zauria.
Osasun langileak bertaratu zirenerako, baina, hilda zeuden biak.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du genero indarkeria kasu bat den argitzeko.
_____________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.