Itxi

2018/06/05

16:54

Gizartea

Ingurumena

Arabak 3.400 ur-pitxer eskainiko ditu jatetxeetan, plastikoa murrizteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

40 bat ostalarik egin dute ekimenaren alde, eta Arabako diputatuaren hitzetan, 'hondakin kopurua dezente murriztea erdietsiko dute'.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arabako Foru Aldundiak plastizkozko botilen erabilera murrizteko ekimen bat jarri du martxan, eta horretarako, 3.400 ur-pitxer eskainiko ditu jatetxeetan, ostalariek txorrotako ura eskaini eta plastikozko ontziak sahiesteko helburuarekin.

Josean Galerak, Arabako Ingurumen diputatuak, Aitor Etxenike eta Laura Muñoz ostalariekin batera aurkeztu du ekimena prentsaurreko batean, eta, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, plastikoa "kudeatzeko zaila den hondakina" dela azpimarratu du.

Hori dela eta, Tantaka ekimenak ura kristalezko pitxerretan zerbitzatzera animatu nahi ditu ostalari arabarrak. Hori bideratzeko asmoz, gainera, 300 bat gutun bidali dituzte jatetxe eta tabernetara, proiektura batu daitezen.

Oraingoz, 40 bat ostalarik egin dute bat ekimenarekin, eta Galera diputatuaren hitzetan, "hondakin kopurua dezente murriztea lortuko dute". Izan ere, plastikotik eratorritako 20.000 tona hondakin biltzen ditu urtero Arabak, eta diputatuak dioenez, "horietako asko sahiestu egin daitezke".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;