Gizartea -

Indarkeria matxista

'La Manada' espetxean mantendu ala ez erabaki beharko du astelehenean Auzitegiak

Epaia irmoa izan arte aske uztea eskatu dute bost zigortuen defentsako abokatuek.

Saioa arreta handiz jarraituko dute hedabideek. Argazkia: ETB
Iruñeko Justizia jauregia, 'La Manada'ren kontrako epaiketan. Argazkia: ETB
Saioa arreta handiz jarraituko dute hedabideek. Argazkia: ETB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiaren 2. Sekzioak saioa egingo du datorren astelehenean, ekainaren 18an, 'La Manada'ko bost kideak espetxean mantendu ala ez erabakitzeko. 10:00etan hasiko da auzi-saioa, eta alde guztiak deitu dituzte.

Epaia irmoa izan arte bost zigortuak aske uzteko eskatu zuten joan den astean defentsako abokatuek.

Saioa amaituta, laster —egun horretan bertan edo biharamunean— etor liteke erabakia, iturri juridikoek nabarmendu dutenez.

Atxilotu zituztenetik, 2016ko uztailaren 7tik, kartzelan daude bost gazteak. Defentsek aske uztea eskatu dute, bost kondenatuen egoera Iñaki Urdangarinekin edo Gurtel auzian zigortuak izan direnekin alderatuta.

Bost erasotzaileak kartzelan mantentzea erabaki zuen 2017ko abenduaren 1ean Nafarroako Lurralde Auzitegiak, eskaera aztertu zuen azkeneko aldian. Epaileetako batek boto partikularra eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa ‘La Manada’ auzia Espetxe politika