Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Pasaian, bikotekideari eraso egitea egotzita
Gertaerak 01:00ean izan dira, ostegun honetan. Biktimak lehio batetik aterata egin du etxebizitzatik ihes.
Agentziak | Erredakzioa
24 urteko gizonezko bat atxilotu dute ostegun goizalde honetan, Pasaian (Gipuzkoa), genero-indarkeria delitua egotzitza, ustez haren bikotekidari eraso egin ostean.
Atxilotuak emakumeari eraso egin dio, eta heriotz-mehatxuak egitera iritsi da, sukaldeko labana bat zuela. Emakumea etxetik atera da, bere bizitza arriskuan ikusi ostean, eta gertaerak salatu ditu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Salaketaren arabera, genero indarkeriako gertaera 01:00ak aldera izan da, Pasaian; bikotea hainbat adingaberekin bizi da.
Ordu horretan, gizonezkoak eztabaida bat hasi du emakumearekin, eta indarra erabili du haren aurka, sukaldeko aizto bat hartzera iritsiz, eta mehatxu eginez. Egoera horren aurrean, biktimak etxebizitzatik ihes egin du, leiho batetik irtenda.
Jazotakoren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteak bikotea bizi den etxera joan dira, eta ustezko erasotzailea atxilotu dute.
_______________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.