Gizartea -

Jazoera

19 urteko gazte bat espetxeratu dute Gasteizen adin txikiko bat sastatzeagatik

16 urteko adingabea lurrean botata eta larri zaurituta aurkitu du Ertzaintzak, Alde Zaharreko kale batean. Arma zuri batek eragindako hainbat zauri zituen gorputzean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat Zaballako kartzelara bidali dute Gasteizko Alde Zaharrean larunbat goizalde honetan 16 urteko gazte bat ustez sastatzeagatik. Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, jazoera larunbat goizaldeko 04:00ak aldera gertatu da, Gasteizko Pintore kalean, tabernaz betetako zonalde batean, hain zuzen ere.

Ordu horretan Ertzaintzak 16 urteko adingabe bat aurkitu du, zoruan botata. Arma zuri batek eragindako hainbat zauri zituen gorputzean, eta biriketako batek mina zuela ikusita, Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Zauriak larriak direnez, bertan ospitaleratuta geratu da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ustezko erasotzailea identifikatu du, 19 urteko gazte bat. Lekukoen testigantzen arabera, laban bat erabili du. 05:00ak aldera, gaztea aurkitu eta atxilotu egin dute, eta erasoa egiteko arma aurkitu dute hurbileko zaborrontzi batzuetan.

Ertzaintzak baieztatu duenez, erasoa jazo aurretik, atxilotuak beste liskar batean parte hartu zuen, Zapatari kaleko taberna batean, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Espetxeen azken ordukoa