Publizitatea
Itxi

2018/07/02

09:03

Gizartea

Ingurumena

Plastikozko poltsak derrigorrez ordaindu beharko dira

Agentziak | Erredakzioa

5 eta 15 zentimo arteko prezioa izango dute. 2021ean erabat debekatu arte emandako erdibideko urratsa da. Neurria uztailaren 1ean sartu zen indarrean.

3:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Gobernuak plastikozko poltsak debekatuko ditu 2021ean, eta igandetik (uztailak 1) aurrera kobratu behar dira, Rajoyren Gobernuak joan den maiatzaren 18an onartutako Errege Dekretuaren arabera.

Erabilera bakarreko poltsak kobratu beharra erdibideko urratsa da, 2021ean erabat debekatuko baitute horiek erabiltzea. 5 eta 15 zentimo arteko prezioa izango dute, gutxi gorabehera.

Neurria onartu zenean Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministroa zen Isabel Garcia Tejerinak azaldu zuenaren arabera, 2021ean plastikozko poltsa guztiak debekatuko dituzte: biodegradagarriak ez diren poltsa arinak eta oso arinak.

2018ko uztailaren 1etik aurrera, hortaz, garbitasunagatik eta ontziratu gabeko kontsumoa indartzeko erabiltzen diren poltsa oso arinak soilik ez dira kobratuko.

Ondorengo urratsa 2020ko urtarrilean iritsiko da, zatitu daitezkeen poltsak debekatuko direlako. Tejerinaren esanetan, "bereziki kaltegarriak" dira, gehigarriak dituztelako.

Bestalde, araudiak sentsibilizazio kanpaina bat egitea aurreikusi du, erabiltzaileei informazioa eman eta ekoizleen erregistroa egiteko. Espainiak helburuak betetzen ote dituen ebaluatu nahi dute horrela.

Azken hamarkadan, gutxitu egin da plastikozko poltsen kontsumoa. 2007an, biztanle bakoitzak 317 poltsa erabiltzen zituen urtean; 2014an, berriz, 144.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;