Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2018ko sanferminak: Emakume batek salaketa aurkeztu du Iruñean sexu-abusuengatik

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek ukituak salatu ditu sanferminetan

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

2018/07/10

Salaketari lotuta, azken orduetan gizon bat atxilotu dute, sexu-abusuak leporatuta.

  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko Udaleko Babes Zibilerako Batzordeak gaur goizean jakinarazi duenez, azken orduetan gizon bat atxilotu dute sexu-abusuengatik (ukituak) jarritako salaketa bati lotuta.

Udalak emakumearen eskura jarri du kasu hauetarako duen laguntza zerbitzua, orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko.

Protokolo berria abiarazita Iruñeko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat biktimei babesa ematea da, arreta eta laguntza ematearen aldetik nola ikuspegi informatibotik.

Udal arduradunek argi esan dute edozein abusu gertatzen dela ere salatu egin behar dela bai arlo judizialean bai gizarte mailan ere, "arbuio aktiboa baita jarrera matxista hauekin amaitzeko modurik onena".

Bestalde, Udalak AgreStop/EraStop doako aplikazio garatu du, eraso matxista salatzen duten emakumeak geolokalizatzeko eta berehala Udaltzaingoa jakinaren gainean jartzeko.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena