Gizartea -

Euriteak eta txingorra

Denboraleak kalte nabarmenak eragin ditu Euskal Herrian

Gipuzkoan, Araban eta Lapurdin pairatu dituzte gehienbat denboralearen ondorioak. Gizon bat hil da Ilarduian (Araba), eta tximista batek jo ote zuen ikertzen ari dira.

Kaleak urez gainezka, atzo Gasteizen botatako kazkabarraren ostean. Argazkia: Mireya Etxeberria
Hiru ordutan 70 l/m²ko bota ditu Baiona inguruan goizaldean

1:36

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan ekaitz bortitzak eragin dituen denboraleak kalte nabarmenak eragin ditu Euskal Herrian, gehienbat Gipuzkoa, Araba eta Lapurdin.

Hala, larunbatean gizon bat hil zen Ilarduian (Asparrena, Araba). 67 urteko gizona txakurrekin txangoan irten zen. Emazteak aurkitu zuen bere senarraren gorpua.

Hilotza Gasteizko Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute autopsia egin diezaioten, eta tximista batek jota hil ote zen aztertzeko.

67 urteko gizonezko bat hil da Ilarduian, tximista batek jota
67 urteko gizonezko bat hil da Ilarduian, tximista batek jota
67 urteko gizonezko bat hil da Ilarduian, tximista batek jota

1:17

Bideoa: 67 urteko gizon bat hil da Ilarduian

Ataunen (Gipuzkoa), hamar bat landa bide erabat hondatu zituzten ekaitzek larunbatean. Errekek gainezka egin eta aurretik topatu zuten guztia eraman zuten.

Udalaren asmoa da gaur bertan makinak eramatea, denboraleak utzitako guztia garbitzen hasteko. Kalte handienak San Martin auzoan izan dira.

Atzo, euria eta txingorra bota zuen gogotik berriz, eta, oraingo honetan Lazkaon. Kaleak erreka bihurtu ziren minutu gutxian, eta zenbait etxetako atariak eta garajeak urak hartu zituen. Gainera, denboraleak zuhaitzak ere bota zituen. Ordizian ere gogor jo zuen ekaitzak.

Txingor-ekaitza batek Gasteiz astindu du
Txingor-ekaitza batek Gasteiz astindu du
Txingor-ekaitza batek Gasteiz astindu du

0:16

Bideoa: Gogotik bota zuen txingorra Gasteizen

Gasteizen, 18:00ak aldera, ekaitzak zaparrada handia, haize-ufada bortitzak eta kazkabarra utzi zituen, zenbait kale urez beteta.

Araban ere, AP-68an Pobes eta Murgia artean, ibilgailu askok bide ertzean gelditu behar izan zuten, gidatzeko egoera oso arriskutsua zelako.

Ipar Euskal Herrian ere, arazoak

Euri jasek Ipar Euskal Herrian ere eragin dituzte eragozpen handiak, Lapurdin gehienbat. Baiona eta inguruko errepidetan A-63 autobidean barne arazo handiak izan dira goizean goizetik euria dela eta, baina egoera bere onera itzultzen ari da.

A-63 autobidea normaltasunez ari da orain, baina bigarren mailako errepide batzuetan arazoak daude oraindik, esaterako, Ezpeletan eta Itsasun.

Leku askotan garajeak eta bestelako lokalak garbitzeko eguna dute gaur.

Suhiltzaileek 232 interbentzio egin dituzte, horietatik 15 autoan harrapatuta zeuden pertsonak ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak