Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

10 gizonezko atxilotuta Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotutako delituengatik

Urtarriletik hona, 210 dira jada Foruzaingoak atxilotutako gizonezkoak, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak 10 gizonezko atxilotu ditu azken egunotan genero indarkeriarekin lotutako delituak leporatuta. Atxilotuetako zazpiri tratu txarrak ematea egozten diete, biri, urruntze aginduak urratzea eta beste bati, berriz, etxeko indarkeria.

Salatutako gertaerak Iruñean (2), Arangurenen, Esteribarren, Tuteran, Castejonen, erdialdea, Alesbes, Martzilla eta Tafallan gertatu ziren.

Foruzaingoak, emakumeen aurkako indarkeriaren lotuta, Iruñean (24 urte), Arangurenen (42 urte), Esteribarren (22 urte), Tuteran (46 urte), Castejonen (33 urte), erdialdeko udalerri batean (20 urte) eta Alesbesen (22 urte) egin ditu atxiloketak.

Iruñean eta Martzillan, ostera, beste bi gizonezko atxilotu dituzte urruntze aginduak urratzeagatik. Azkenik, Tafallan, foruzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute anaiari eraso egin diolakoan.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Delituak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Matxismoa Foruzaingoa