Gizartea -

Indarkeria matxista

Aske utzi dituzte Tuteran sexu-abusuak egitea leporatuta atxilotutako hiru gizonak

Bi gizonezko igandean bertan geratu ziren aske; haietako bati kasua artxibatu zioten, eta besteari Tuteran sartzeko debekua ezarri. Hirugarrenak inputatu gisa jarraituko du.

Sexu erasoa salatzeko, Tuteran egindako bilkura. Argazkia: EiTB.
Sexu erasoa salatzeko, Tuteran egindako bilkura. Argazkia: EiTB.
Sexu erasoa salatzeko, Tuteran egindako bilkura. Argazkia: EiTB.

Euskadi Irratia | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske utzi dituzte Tuterako jaietan adin txikiko bati sexu-abusuak egitea leporatuta atxilotutako hiru gizonezkoak, Foruzaingoak eta Nafarroako Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Lehenengo biak igande gauean bertan geratu ziren aske, haietako bati kasua artxibatu zioten, segurtasun kamerek jasotako irudietan ez zutelako haren kontrako arrazoirik ikusi, eta beste gizonezkoari Tuteran sartzeko debekua ezarri zioten.

Atxilotutako hirugarren pertsona astelehen honetan pasatu zen epailearen aurretik, eta inputatu gisa jarraituko du, sexu abusuak egitea egotzita. Gizon horri ere urruntze agindua ezarri dio epaileak, eta ezin izango du Erriberako hiriburuan sartu.

Gertaerak igandean, 05:00etan, izan ziren, Tuterako taberna batean. Segurtasun langileek gazte batzuen inguruan istiluak sortzen ari zirela abisatu zioten Udaltzaingoari.

Bertaratzean, tabernara sartzeko ilaran hiru gaztek neska bati ukituak egin zizkiotela ikusi ahal izan zuten agenteek, segurtasun kamerei esker.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Nafarroa Tutera Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Matxismoa