Gizartea -
Operazioa
Hiru pertsona atxilotu dituzte Araban, 2.000 landare zituen pabilioi batean
Gainera, 17 kilo landare lehor ere atzeman dizkiete. Drogarekin trafikatu eta argindarraren zerbitzuan iruzurra egitea egotzi diete.
eitb.eus
Polizia Nazionaleko agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte Araban drogarekin trafikatzea eta argindarraren zerbitzuan iruzurra egitea egotzita, marihuana -plantazio bat desegiteko operazioan.
Barne Ministerioak hedabideei igorritako ohar baten bidez jakinarazi duenez, operazioan 2.000 marihuana landare eta 17 kilo landare lehor atzeman dituzte pabilioi batean egindako plantazioan.
Polizia Nazionalaren esanetan, ikerketa "hiritarren kolaborazioari esker" egin dute, Poliziaren web gunean marihuana plantazioa salatu baitzuen herritar batek.
Ikertzaileen arabera, plantazioarekin hainbat hilabetean behin marihuana kantitate handiak merkaturatzeko egoeran zeuden atxilotuak.
Operazioa EAEko Polizia Buruzagitza Nagusiaren Arabako Polizia Judizialeko Brigadak (Gasteiz) egin du.