Itxi

Gizartea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 14 urteko neska bati sexu abusuak egiteagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ama Zuriaren jaietan salatutako laugarren sexu erasoa da gaur salatutakoa. Udaletik jakitera eman dutenez, 36 urteko gizon bat atxilotu dute, azken erasoarekin lotuta.

  • Joan den asteartean izandako erasoa salatzeko elkarretaratze, Gasteizen. Argazkia: EFE.

    Joan den asteartean izandako erasoa salatzeko elkarretaratze, Gasteizen. Argazkia: EFE.

Sexu abusuak egin dizkiotela salatu du 14 urteko neska batek Gasteizen, Ama Zuriaren jaietako azken gauean. Hiri horretako Udalak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak 36 urteko gizon bat atxilotu du, erasotzailea delakoan.

Adin txikikoak salatutakoaren arabera,  atzo gaueko 22:00ak inguruan izan zen erasoa.  Arropak aldatzeko lekua behar zutela eta, gizonezkoak bere etxea utziko ziela esan zien biktimari eta haren lagunei.  14 urteko neska bakarrik joan zen ustezko erasotzailearen etxera, eta lagunak atarian geratu ziren zain.  Behin etxera sartu zenean, gizonezkoa ukituak egiten hasi zitzaiola eta ihes egitea lortu zuela azaldu du adin txikikoak.

Atxilotutako gizona ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera deklaratzera.  Erasoa izan zenean etxebizitzan zegoen beste gizon bat ere atxilotu du bart Udaltzaingoak, baina deklarazioa hartu ondoren aske utzi dute.

Ama Zuriaren jaietan salatutako laugarren erasoa da honakoa.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena