Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati Gasteizen

47 urteko gizona sexu abusua egitea egotzita atxilotu du Ertzaintzak.

Agentzia | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, emakume bati ukituak egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

07:30ean jazo da erasoa, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalean. Biktimak jarritako salaketaren arabera, lagun batekin zegoela, gizon bat hurbildu zaie, eta "gehiegi hurreratzen eta modu desatseginean hitz egiten" hasi zaie. Ihes egiteko asmoz, taberna batera sartu dira bi emakumeak, baina gizona atzetik joan zaie. Han egin dizkio ukituak emakumeetako bati.

Biktimak gainetik kendu du, eta erasotzailea bertatik atera da. Handik gutxira atxilotu dute agenteek, tabernako terrazan.

Izapide polizialak amaitutakoan utziko dute erasotzailea epailearen esku.

Udaltzaingoak beste gizon bat atxilotu zuen igandean, Andre Maria Zuriaren jaietan, bi emakumeri ukituak egiteagatik. Atzo gazte bat hartu zuen atxilo Ertzaintzak, adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita.

____________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Ertzaintza Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Matxismoa