Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Dulantzin, eta hura itotzen saiatu da

Ostiral goizean gertatu da. Ertzaintzak atxilotu du jada, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Emakume bat bortxatu eta itotzen saiatu da gizon bat Dulantzin

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Dulantzin (Araba), ostiral honetan; gainera, gizona, 35 urtekoa bera, emakumea itotzen saiatu da. Ertzaintzak atxilotu du jada, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Antza denez, 10:30ean, lanera autoan eramateko proposamena egin dio gizonezkoak emakumeari. Hala ere, emakumea bistaz ezagutzen zuen gizonak bat-batean beste bide bat hartu du, gasolindegira joan behar zuela aitzakia bezala jarrita. Orduan, autoa landa eremu batean utzi du.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonezkoak lepotik oratu dio emakumeari, eta itotzen saiatu da. Ondoren, sexu-erasoa egin dio.

Salaketaren berri izan duenean, Ertzaintzak kasuari dagokion ikerketa abiatu du. Gizonezkoa identifikatu eta atxilotzea lortu dute. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak aurrekari polizialak ditu, eta hurrengo orduetan eramango dute epailearen aurrera.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Araba Delituak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Sexu erasoak