Gizartea -
Adierazpen instituzionala
Idiazabalek doluminak helarazi ditu Mexikoko istripuan hildako emakumeagatik
Udalak hil den emakumearen bikotekideari ere babesa erakutsi nahi izan dio. Gizona trafiko-istripuan zauritu zen.
Agentzia | Erredakzioa
Idiazabalgo (Gipuzkoa) Udalak doluminak helarazi ditu Mexikon trafiko-istripuan hildako emakumeagatik, eta haren familiaren esku jarri da.
Adierazpen instituzional batean, Udalak emakumearen bikotekideari ere babesa erakutsi nahi izan dio. Gizona trafiko-istripuan zauritu zen.
Biak oporretan zeuden Cozumel uhartean, karibe mexikarrean, ostegunean. Motor batean zihoazen, eta taxi baten aurka jo zuten.
33 urteko emakumea ospitalean hil zen, eta haren bikotekidea zaurituta dago, baina "egonkor".
Idiazabalgo Udalak "une zailotan" hitzak "gutxi" direla eta bi familien beharrizanen esku geratzen dela azaldu du, batik bat gai burokratikoetan.