Gizartea -

ASTE NAGUSIA 2018

Bilboko Konpartsek sexu-erasoen kontrako protokoloa aktibatu dute berriz ere

19:30ean, protesta-kontzentrazioa izango da Areatzako zubiaren ondoan. Goizean, Aburto alkateak baieztatu du lau salaketa eta atxilotu bat izan direla festa hauetan.

Aurreko igandeko kontzentrazioaren irudia Bilbon. Argazkia: EiTB
Aurreko igandeko kontzentrazioaren irudia Bilbon. Argazkia: EiTB
Aurreko igandeko kontzentrazioaren irudia Bilbon. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Konpartsek sexu-eraso eta eraso fisikoei erantzuteko protokoloa aktibatu dute gaur, abuztuaren 26, Aste Nagusiaren azken egunean.

Ondorioz, elkarretaratzea deitu dute arratsaldeko 19:30erako, Areatzako zubiaren agertokiaren ondoan (antzinako Boulevardean).

Bertan adierazpena irakurriko dute.

Gaur goizean Aste Nagusiko balorazio ofiziala egin du Juan Mari Aburto alkateak. Jendetza ibili dela eta eragin ekonomikoa oso handia izan dela nabarmendu du, baina sexu-erasoengatik lau salaketa izan direla ere jakinarazi du; azkena, gaur goizaldean, eta gizon bat atxilotu dutela azken honegatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Matxismoa Sexu erasoak