Gizartea -

Adostasun zabala

Tabakoaren aurkako legea otsailaren 3an onartuko dute Legebiltzarrean

Adostasun zabala dago tabakoaren aurkako legea onartzeko; Eusko Legebiltzarreko saioei berriro ekitean, lehen osoko bilkuran onartuko dute, otsailaren 3an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 3ko osoko bilkurako gai-zerrendaren lehen gaia tabakoaren legearen eztabaida izango dela iragarri du Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak.

Urtarrilaren 20an, Euskadiko Droga-mendekotasun Legea Estatuko lege berrira (urtarrilaren 2an sartu zen indarrean) egokitzeko erreforma onartu zuen Legebiltzarrean dagokion batzordeak.

Hasiera batean Eusko Jaurlaritzaren araudia Estatukoa baino murriztaileagoa zen; besteak beste, umeak zeuden ibilgailuetan erretzeko debekua ezartzen zuen, baina azkenean bertan behera utzi dute asmo hori.

Halaber, erreforma horrek ez du txokoetako egoera arautuko; bakoitzak bere estatutuen arabera jardun beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea