Gizartea -

Adierazpen instituzionala

Euskaraldiarekin bat egin du Bilbok

Udalbatzan irakurritako adierazpenaren arabera, Bilboko Udalak bere egiten du Euskaraldiaren helburua, hau da, euskarazko hizkuntza praktika eta harremanak bultzatzea.

Euskaraldiarekin bat egin du Bilboko Udalak. Argazkia: Bilboko Udala
Euskaraldiarekin bat egin du Bilboko Udalak. Argazkia: Bilboko Udala
Euskaraldiarekin bat egin du Bilboko Udalak. Argazkia: Bilboko Udala

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak bat egin du Euskaraldia, 11 egun euskaraz dinamikarekin, eta bat egitea gauzatzeko, Juan Mari Aburto alkateak eta Udalbatzako talde politiko guztietako bozeramaileek adierazpen instituzionala sinatu dute ostegun honetan.

Udalbatzan irakurritako adierazpenaren arabera, Bilboko Udalak bere egiten du Euskaraldiaren helburua, hau da, euskarazko hizkuntza praktika eta harremanak bultzatzea.

Gainera, Udalak herritar guztiak animatu ditu Euskaraldian parte hartzera, bakoitzaren euskara gaitasunen arabera, "ahalduntze tresna bat eskuratuz, euskarazko harremanetarako espazioak sortuz eta harreman horiek praktikatzea bultzatuz".

Horrela, bada, Bilbok Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo diren zenbait ekintzetan hartuko du parte, euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Euskaraz Bilbo Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskaraldia