Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Espainiako Herriaren Defendatzaileak ofizioz aztertuko du Maguette Mbeugouren hilketa
Ofizioz sartuko da, era berean, Castelloko ustezko parrizidio kasuan ere.
agentziak | erredakzioa
Francisco Fernandez Marugan Espainiako Herriaren Defendatzailea ofizioz sartu da Maguette Mbeugou Bilbon ustez senarrak hil duen emakumearen kasuan. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean hasi ditu izapideak.
Herriaren Defendatzaileak informazioa eskatu du kasuaren inguruan: ea indarkeria matxistagatik salaketarik jarria ote zegoen eta ea urruntze agindurik ba ote zegoen biktimarekiko eta alabekiko.
Poliziek arriskuaren baloraziorik egin ote zuten ere galdetu omen du.
Era berean, Fernandez Maruganek prozedura bera jarri du abian Castelloko ustezko parrizidio kasuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea