Gizartea -

Indarkeria matxista

Urruntzeko agindua ukatu eta Maguetteren hiltzailea absolbitu zuten epaileek

Biktimak salaketa aurkeztu zuen Bilboko Udaltzaingoaren aurrean, abenduaren 6an, eta epaitegian babesa eskatu zuen, baina biharamunean ukatu zioten.

Maguette Mbeugou biktimaren gorpua. Artxiboko argazkia: EFE
Maguette Mbeugou biktimaren gorpua. Artxiboko argazkia: EFE
Maguette Mbeugou biktimaren gorpua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maguette Mbeugou gazte senegaldarra babestea baztertu zuen Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak. Egun batzuk geroago, abenduan, haren senarra absolbitu egin zuen Zigor Arloko epaitegi batek, biktimak mehatxuengatik salatu ondoren.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, biktimak salaketa jarri zuen Bilboko Udaltzaingoaren aurrean, abenduaren 6an, eta epaitegian babesa eskatu zuen, baina biharamunean ukatu zioten, fiskalak eta akusatuaren abokatuak hala eskatuta. Ez zuten helegiterik aurkeztu erabaki horren kontra.

Senar-emazteak etxebizitza ezberdinetan bizi zirela, emakumeak etxera ez itzultzeko asmoa zuela azaldu eta biak banatzekoak zirela argudiatu zuen epaileak autoan, arrisku egoera baztertzeko.

Gainera, ahozko epaiketa berehala egin behar zutela erantsi zuen epaileak, abenduaren 21ean, hain zuzen ere. Epaiak senarra zigortzen baldin bazuen, urruntzeko agindua erantsiko lioketela iragarri zuen.

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak mehatxuen inguruko prozedurarekin jarraitzea adostu zuen. 11 hilabeteko espetxe-zigorra, bi urtez emakumearengandik 500 metrora hurbiltzeko debekua, eta tarte horretan harremanik ez izatea eskatu zuen fiskalak, eta baita hiru urtez armarik izateko debekua ezartzea ere.

Prozedura horretan, akusazio partikularrak Fiskaltzaren eskakizun bera egin zuen akusazio idatzian.

Epaiketa egin zuten eta Zigor Arloko Epaitegiak gizona absolbitzea erabaki zuen urtarrilaren 12an, mehatxuak egon zirela frogatzeko froga nahikorik ez zegoela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Erailketak