Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohia jotzea eta mehatxatzea egotzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udaltzaingoak biktimaren atalondoan atzeman zuen ustezko erasotzailea, Zaramaga auzoan. Emakumeak erasoa salatu zuen, eta atxilotua epailearen esku geratu zen.

Gasteizko Udaltzaingoak 42 urteko gizon bat atzeman zuen astelehen gauean, bikotekide ohia jotzea eta mehatxatzea egotzita.

Erasoaren ondoren, emakumeak salaketa aurkeztu zuen. Ondorioz, Poliziak gizonezkoa atxilotu, eta epailearen esku utzi zuen.

Biktimak aurpegian zituen zauriak sendatzeko, poliziek ospitalera eraman zuten. Gizonak jo eta heriotza mehatxua egin ziola kontatu zuen emakumeak.

 

 

__________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena