Gizartea -

Indarkeria matxista

Azken eraso sexistaren kontra manifestatzera deitu du Barakaldoko Udalak

Mugimendu feministak igande eguerdiarako deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu dute talde politiko guztiek. Bi gizon emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta inputatu dituzte.

Sexu eraso baten aurkako elkarretaratzea / Artxiboko irudia: EITB.
Sexu eraso baten aurkako elkarretaratzea / Artxiboko irudia: EITB.
Sexu eraso baten aurkako elkarretaratzea / Artxiboko irudia: EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan kalera irtetera deitu du Barakaldoko Udalak, auzoko batek salatutako azken eraso sexista gaitzesteko.

Bozeramaileen Batzordeak onartutako adierazpen instituzionalean, talde politiko guztiek babesa erakutsi diote mugimendu feministak erasoa salatzeko deitu duen elkarretaratzeari. Azaroaren 11n, igandean, izango da, 12:00etan.

Bi gizon inputatu dituzte, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta. Azaroaren 9ko goizaldean gertatu ziren, Ertzaintzaren iturrien arabera.

Adierazpenean, Udalak erasoa gaitzetsi du, biktimari babesa agertu dio eta “indarkeria matxista gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ezaren ondorio larriena” dela esan du.

___________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa