Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Epaileak espetxera bidali du Santurtziko ustezko erasotzailea

Erasoan zauritutako bi lagunak, ama eta semea, ospitalean daude oraindik ere. Duela urtebete erasotzailearen aurkako salaketa jarri zuen emakumeak.

Erasoa, Santurtzin. Argazkia: EFE
Erasoa, Santurtzin. Argazkia: EFE
Erasoa, Santurtzin. Argazkia: EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko bikotekideari eta haren 28 urteko semeari laban batekin eraso egiteagatik, astelehenean Santurtzin atxilotutako 24 urteko gaztea Basauriko espetxera bidali dute arratsalde honetan, epailearen aurrean deklaratu ostean, Ertzaintzatik jakitera eman dutenez.

10:00ak aldera jazo zen erasoa. Ordu horretan, Ertzaintzak dei bat jaso zuen, aplikazioaren bidez. Dei horrek ohartarazi zien, hain zuzen, Nafarroa etxe taldeko etxebizitza batean gertatutakoaz. Behin erasoa izan zen lekura helduta, ustezko erasotzailea atxilotu zuten agenteek.

24 urteko gazteak bikotekidea eta haren semea sastakatu zituen. Bi lagun horiek larri zauritu zituen, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zituzten.Oraindik ere, ospitalean daude biak.

Emakumeak salaketa jarri zuen aurretik

Duela urtebete erasotzailearen aurkako salaketa jarri zuen emakumeak.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Santurtzi Bizkaiko albisteak Epaiketak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa Feminismoa