Gizartea -

Genero indarkeria

Ehunka pertsonak Santurtzin izandako eraso matxista salatu dute

Elkarretaratzea egin aurretik, Udalbatzako talde politiko guztiek “irmo eta aho batez” gaitzetsi dute erasoa.

Santutzin egindako elkarretaratzea. Argazkia: ETB
Santutzin egindako elkarretaratzea. Argazkia: ETB
Elkarretaratzea egin dute Santurtzin azken eraso matxista salatzeko

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira astelehen arratsalde honetan Santurtzin, gizon batek emakume bati eta haren semeari eraso egin ostean. Bost minutuko elkarretaratzea izan da, eta protesta horretan izan diren ehunka pertsonak ama-semeei elkartasuna adierazi diete, isilik. Goizean, 24 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, 51 urteko bikotekideari eta 28 urteko haren semeari labana batekin erasotzea egotzita.

Arantza Urkijo Santurtziko alkateak erasoa deitoratu du, eta “zoritxarrez” mota horretako jarrerak gaitzesteko udaletxearen aurrean beste elkarretaratze bat egin behar izan dutela gaineratu du.

Izaskun Landaia Emakundeko presidenteak “gaitzespen irmoa” adierazi du eraso matxista horren aurrean, eta babes osoa agertu die emakumeari eta haren semeari. Ildo horretatik, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean “jarrera aktiboa” izatea eskatu die herritar guztiei.

Elkarretaratzea egin aurretik, Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek “irmo eta aho batez” gaitzetsi dute erasoa.

Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du goizean, 51 urteko bikotekideari eta 28 urteko haren semeari labana batekin erasotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ama-semeen artetik gaztea da zauri gehien duena.

Emakumeak gizonaren aurkako salaketa aurkeztu zuen duela ia urtebete, genero indarkeria delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa Nafarroa etxe taldeko etxebizitza batean gertatu da goizeko hamarrak aldera. Ertzaintzaren aplikazioaren bitartez jasotako dei baten bitartez eman dute gertaeraren berri. Tokira bertaratutako agenteek ustezko erasotzailea atxilotu dute.

Ustez, 24 urteko gizonak 51 urteko emakumea eta haren 28 urteko semea sastakatu ditu.

Erasotzaile kamerundarrak ama-semeak larri zauritu ditu, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Emakumeak eta haren semeak biriketan jaso dituzte sastadak, Gurutzetako Ospitaleak zabaldutako parte medikoaren arabera. Semeak zortzi sastakada jaso ditu.

Arma zuriarekin zauritutako amak “arnas arazoak ditu, eskuin pneumotoraxa dela eta”. Semearen kasuan, arma zuriarekin eragindako zauriak ditu, “ezker hemopneumotoraxarekin”.

Biak Anestesia eta Bizkortzeko zerbitzuan ospitaleratu dituzte.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak gaur Santurtzi bideoak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista