Gizartea -
Erasoa
Hobera egin du Lekeition sastada jasan zuen gazteak, erasotzailea larri dago oraindik
Dirudienez, erasoa jasan zuen gaztea ospitaleko gela arrunt batean dago. Jipoia jaso zuen gizonezkoa, berriz, suspertze-gelan dago oraindik. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
EiTB.EUS
Gazte batek gizonezko bat sastakatu zuen Lekeition larunbat goizaldean, eta, ondoren, erasotzaileari jipoia eman zioten pertsona batzuek, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, larri zaurituta. EiTBk jakin duenez, sastada jasan zen gazteak hobera egin du, eta ospitaleko gela arrunt batean dago jada. Jipoia jaso zuen gizonezkoa, berriz, suspertze-gelan dago oraindik, larri.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 02:50ean jaso zen erasoa. Ordu horretan, gazte batek bikote bati eraso zion kalean. Hasieran, neskari adierazpen matxista eta iraingarriak egin omen zizkion, eta, ondoren, labankada bat eman zion haren bikotekideari. Dirudienez, hainbat zauri egin zizkion aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Geroago, lagun talde batek erasotzailea jipoitu zuen, eta, ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.