Gizartea -

Hilketa

Aurpegia estalita zeramaten bi gizonezkok emakume bat hil dute Zaragozan

Tiroz hil zuten 28 urteko emakumea, etxe atarian. Ahizparekin zihoan hil zutenean. Polizia gertatutakoa ikertzen dabil, eta hipotesi guztiak dituzte zabalik. Oraingoz ez dute inor atxilotu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurpegia estalita zeramaten bi gizonezkok 28 urteko emakume bat hil dute Moveran, Zaragozan.

Hilketa bart gertatu da, 20:00ak aldera. Dirudienez, ahizparekin batera etxera zihoala, bi lagun gerturatu zitzaizkion, eta tiroz hil zuten.

"Tiro hilgarria eman dio. Antza denez, balak emakumearen bihotza jo du bete-betean", esan du Aragoiko Poliziak. Halaber, gaineratu du txanodunek oinez egin zutela alde hilketa gertatu zen tokitik.

Oraingoz, gertatutakoa ikertzen dabil Polizia, eta hipotesi guztiak daude zabalik. Alabaina, litekeena da kontu-garbitze bat medio hil izana.

Halere, Poliziak ez du inor atxilotu, eta autopsiaren emaitzaren zain daude, hilketaren nondik norakoak argitzen lagunduko dielakoan.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa