Gizartea -

Aho batez

Burgoseko txakolinaren deitura sortzea erabaki du Gaztela eta Leonek

PP eta PSOEren proposamen bateratua aho batez babestu du Gaztela eta Leongo Parlamentuak. Gainera, kalitatezko deitura horri "aterik ez ixteko" eskatu dio Gobernuari erkidegoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgoseko probintzian txakolinaren jatorrizko deitura sortzeko proposamena aho batez onartu du gaur Gaztela eta Leongo Parlamentuak. PPk eta PSOEk proposamen bateratua aurkeztu dute. Era berean, kalitatezko deitura horri "aterik ez ixteko" eskatu dio Gobenuari Gaztela eta Leonek.

PPk gehiengoa du Gaztela eta Leongo Parlamentuan. Alderdi Popularrak eta sozialistek zuzenketa bateratu bat aurkeztu diete euren ez-legezko proposamenei.

Burgoseko probintziako ekoizle talde batek eskatu ostean, txakolinaren jatorrizko deitura sortzeko izapide administratiboak martxan jartzea eskatuko diote Gaztela eta Leongo Gobernuari.

Gainera, Gaztela eta Leongo Gobernuak Exekutibo zentralari "bere eskumenen barruan eta indarrean dagoen legedia errespetatuz, jatorrizko deitura horri ateak ez ixtea" eskatzeko aukera planteatzen du erkidegoko Parlamentuak.

Txakolinaren produkzioa Arabako, Bizkaiko eta Getariako jatorrizko deituretara mugatzeko eskatu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Diputatuen Kongresuak eskaera babestu zuen. Horrela, beste ardo batzuk izen berdina erabiltzeko aukerarik ez izatea eskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea