Gizartea -

Futbola eta indarkeria

Ricardo Guerra Aitor Zabaletaren hiltzailea espetxera itzuli da

Victoria Kent Gizarteratze-zentroak hirugarren gradua kendu dio, Estatutik baimenik gabe eta berririk eman gabe atera ondoren.

Aitor Zabaleta auzia. Argazkia: EFE
Aitor Zabaletaren omenezko manifestazioa
Aitor Zabaleta auzia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Guerra Aitor Zabaletaren hiltzailea espetxera itzuli da, Espetxe-zaintzako Epaitegiak ez baitio Bruselara bidaiatzeko baimenik eman, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. 1998an Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea hil zuen ultra Bruselan atxilotu dute, Frente Atleticoko beste 30 bat ultrekin batera, nazien agurra egiteagatik Belgikako Poliziaren aurrean.

Madrilgo Lurralde-auzitegiak 17 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Guerrari, Aitor Zabaleta Realeko zalea (28 urte) hiltzea egotzita.

Zigortua hirugarren graduan zegoen, baina Victoria Kent Gizarteratze-zentroak hirugarren gradua kendu dio; izan ere, ez zuen Estatutik ateratzeko baimenik, eta Guerrak ez zuen bidaiaren berri eman, hainbat iturriren arabera.

Guerrak abenduaren 10etik 17ra arteko baimen bat zuen, eta astelehenean Madrilgo gizarteratze-zentrora itzuli zen.

Atletico Madrilekin lotutako neonazia Belgikan atxilotu zuten, Suburbios Firm Frente Atleticoko eskuin muturreko taldeko 30 kiderekin batera nazien agurra egin ondoren.

Aitor Zabaletaren hiltzaileak 2023an beteko du zigorra. Hala ere, 2016az geroztik hirugarren graduan dago, zigorraren hiru laurdenak bete ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Reala Donostia Gipuzkoa Brusela Belgika Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak