Gizartea -

Erasoa

Animalien Askapen Fronteak hainbat ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Euskal Herrian

Eraikin bat ere kaltetu dute. Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Azkoienen eta Kintoan egin dituzte erasoak, "animalien zapalkuntzaren aurka" protesta egiteko.

Erasoetako baten irudia. Argazkia: Animalien Askapen Frontea
Hainbat ehiza dorre eta postu suntsitu dituzte Euskal Herrian
Erasoetako baten irudia. Argazkia: Animalien Askapen Frontea

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animalien Askapen Frontea izenpean batu diren animalien aldeko hainbat taldek ehiztariek ehizan egiteko erabiltzen dituzten 25 dorre eta hainbat postu suntsitu zituzten abenduaren 26tik 27ra doan gauean Euskal Herriko hainbat lekutan. Gainera, dorreak eta postuak ez ezik, eraikin bat ere kaltetu zuten.

Hain zuzen ere, Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Azkoienen eta Kintoan egin zituzten erasoak.

“Ez gara beste alde batera begira geratuko, espezie ezberdinekoak izateagatik, animaliak zapaltzen, esplotatzen eta hiltzen dituzten bitartean. Euskal Herrian 50.000tik gora ehiza lizentzia daude. Horrek esan nahi du ehiztari bakoitzak animalia bakarra hilda ere, sarraski onartezina egiten ari direla, eta zoritxarrez biktima kopurua askoz handiagoa da”, salatu du Animalien Askapen Fronteak.

Bukatzeko, agiri horretan azpimarratu dute animalien aldeko taldeek egiten dituzten protestek ez dutela min fisikorik eragiten, eta bide horri eutsiko diotela aurrerantzean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Ermua argazkiak EAE Gizartea Albisteak Gaur Pasaia albisteak Eguneko albisteak Eskoriatza Azkoien Animaliak azken ordukoa Ehiza Debagoiena