Gizartea -

Indarkeria matxista

Laredon bikotekide ohia hil zuen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak

Hiltzailea Santoñako Dueso kartzelara eramango dute. Ikertzaileen arabera, "sastadaz eta ankerkeriaz" hil zuen 26 urteko emakumea.

Guardia zibilek hiltzailea epaitegira eraman duteneko unea. Argazkia: EFE
Guardia zibilek hiltzailea epaitegira eraman duteneko unea
Guardia zibilek hiltzailea epaitegira eraman duteneko unea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laredon bikotekide ohia hil zuen gizona atxilotzeko agindua eman du ostiral arratsalde honetan Kantabriako aipatu udalerriko 1 Instrukzioko epaitegiko titularrak.

Kantabriako Gobernuko ordezkari Pablo Zuloagak aurreratu duenez, atxilotua Santoñako Dueso kartzelara eramango dute.

Esan bezala, gaur bertan deklaratu du Laredoko epaitegian 29 urteko gizonak. Ordura arte, hots, arratsaldera arte, Udaltzaingoaren ziegan egon da, bikotekide ohiaren hilketa aitortu zuenetik. Ikertzaileen arabera, "sastadaz eta ankerkeriaz" hil zuen 26 urteko emakumea.

13:30 aldera, Udaltzaingoaren egoitzatik gertu bildu dira hainbat bizilagun eta komunikabide. Alabaina, atxilotua autoz eraman dute handik 100 metrora dagoen epaitegira.

Istiluen aurkako poliziak ere egon dira Udaltzaingoaren egoitza kanpoaldean eta epaitegien inguruan, erasoak saiheste aldera. Nolanahi dela, "hiltzaile" oihukatu besterik ez diote egin erasotzaileari.

2019an Espainian indarkeria matxistak hil duten lehenengo emakumea da Rebeca, bost urteko alabaren ama zena.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Tratu txarren biktimak Matxismoa