Gizartea -

Indarkeria matxista

Feministek Vox salatu dute negoziatzeko orduan indarkeria matxistaz baliatzeagatik

"Emakumeen eskubideak negoziaziorako baldintzen artean ezartzea nahikoa arrazoi da alderdien arteko harreman horiek alde batera uzteko. Beraz, baldintza hori onartzen duen oro konplize da", esan dute.

Euskal Herrian martxoaren 8an izandako protestetako irudia. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Euskal Herrian martxoaren 8an izandako mobilizazioetako irudia
'Atzerapausorik ez': Feministen leloa Voxi aurre egiteko

1:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat erakunde feministek, tartean EAEko zenbait elkartek, mobilizazio egutegi zabala iragarri dute alderdi politikoak emakumeen eskubideekin "salerosian" ari direla salatzeko.

"Atzerapausorik ez. Emakumeen eskubideak ez dira negoziatzen. Mobilizazioak deituko ditugu emakumeen eskubideen atzera-egitea onartuko ez dugula aldarrikatzeko", esan du Yolanda Besteiro Estatuko Emakume Progresisten Federazioko presidenteak.

Guztira, ehundik gora izan dira genero indarkeriaren babeserako legea indargabetzearen aurkako manifestua sinatu duten elkarte feministak, Andaluzian Voxek, PP eta Ciudadanos alderdiei babesa emateko, exijitzen duen baldintza hori "onartezina" dela iritzita.

Hala, manifestua sinatu duten erakundeek prentsaurreko batean adierazi dute Voxen "inposizioak eta asmoak" babesten dituzten alderdiei aurre egingo dietela.

Haurralde Fundazioa, Gaurko Andreak, Malen Etxea Emakume Migratzaileen Elkartea, Asade Elkartea, Galarazi, Mujeres que aman demasiado eta Plazandreok dira adierazpena izenpetu duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak.

"Harrigarria da Estatu Itunaren alde agertu direnek emakumeen eskubideak ez defendatzea", nabarmendu du Maria Angeles Jaime de Pablo Themis elkarteko presidenteak.

"Emakumeen eskubideak negoziaziorako baldintzen artean ezartzea nahikoa arrazoi da alderdien arteko harreman horiek alde batera uzteko. Beraz, baldintza hori onartzen duen oro konplize eta erantzule da", gaineratu du Besteirok.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Vox