Gizartea -

AZPIEGITURAK

EAJk ukatu egin du Zorrotzako pasabidea kentzeko akordiorik dagoenik

Jose Luis Abalos Espainiako Sustapen ministroak hori iragarri zuen atzo Bilbon egindako ekitaldi batean. 21 bizilagun hil dira azken urte hauetan puntu horretan, trenak harrapatuta.

Zorrotzako bizilagunen manifestazioa, pasabidea kentzeko eskatzeko. ETBren artxiboko irudia
Zorrotzako bizilagunen manifestazioa pasabidea kentzeko eskatzeko
Zorrotzako bizilagunen manifestazioa, pasabidea kentzeko eskatzeko. ETBren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko buruak ukatu egin du Espainiako Gobernuarekin akordioa dagoenik Bilboko Zorrotza auzoko FEVE trenaren pasabidea kentzeko. Hala iragarri zuen atzo Bilbon Jose Luis Abalos Sustapen ministroak, PSE-EEren hauteskunde aurreko ekitaldi batean. Abalosek gai honen inguruan akordioa egina dagoela esan zuen eta pasabidea kentzeko azterketa lizitazio garaian dagoela gehitu zuen.

21 pertsona hil dira azken urte hauetan puntu horretan. Azkenak, 2016ko abenduaren 8an, 94 eta 87 urteko bi emakume. Protesta handiak izan ziren auzoan heriotza horien ondoren.

Handik hilabete batzuetara, 2017ko uztailean, Iñigo de la Serna garai hartako Sustapen ministroa Bilbon izan zen eta arazoari irtenbidea aurkitzeko konpromisoa hartu zuen, puntu hau arriskutsua izateaz gain, auzoa bitan banatzen ari dela ikusita.

Atzo, Abalosek esandakoaren ondoren, Itxaso Atutxak oharra argitaratu zuen bere Instagram kontuan akordio hori egina dagoenik ukatuz: "Ez Bilboko Udalak, ez Eusko Alderdi Jeltzaleak, ezta landu beharko luketen teknikariek ere ezagutzen ez duten akordio bat iragarri du Abalos ministroak".

 

View this post on Instagram

El Ministro Ábalos anuncia un acuerdo que no conocen ni el Ayuntamiento de Bilbao , ni el Partido Nacionalista Vasco, ni los técnicos encargados de trabajarlo. Si es esa la voluntad, que ponga fecha ya a la firma del convenio y que vuelva a Bilbao, pero al Ayuntamiento y con los deberes hechos, acordados entre ambas partes y con las partidas presupuestarias correspondientes (ahora que comienza el trámite parlamentario sobre los presupuestos). Hechos. No solo palabras. Acuerdos, en fondo y forma. Ya conocen cual es el estilo PNV: HECHOS para Euskadi. Ya saben dónde estamos. #eajpnvbizkaia #eajpnvbilbo #eajpnv #eajpnvbilbao

A post shared by Itxaso Atutxa (@itxasoatutxa) on

 

"Hori bada borondatea, jarri dezala data bat akordioa sinatzeko eta itzuli dadila Bilbora, baina Udalera, eta etxekolanak eginda, bi aldeen artean adostuta, eta behar diren aurrekontu partidekin" idatzi du. "Ekintzak, hitzak bakarrik ez" eskatu dizkio Atutxak Abalosi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala EAJ-PNV Bilbo Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak