Gizartea -
Malagan
Zulo paraleloan zentratuko dira putzura erori zen bi urteko umea erreskatatzeko
Erreskate taldeek tunel horizontalaren hondaketa bertan behera utzi dute, arazo ugari aurkitu baitituzte lur-eremuan.
Agentziak | Erredakzioa
Totalan (Malaga) herriko putzu batera erori zen bi urteko umearen bila ari diren erreskate taldeek bertan behera utzi dute haurra ateratzeko aurreikusitako bi aukeretako bat: zulo horizontala ezin izango dute egin lur-eremuan aurkitutako arazoak direla eta; hortaz, tunel paraleloan zentratuko dira hemendik aurrera umea salbatzeko.
Erreskate taldeek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, jada tutua jarri diote umea erori zen putzuari. Bestalde, tunel horizontalaren hondaketa-lanen harira, bidean harri ugari aurkitu dituztela eta bertan behera utzi dutela azaldu dute.
Adituek jakitera eman dutenez, antza, Julen 80 metrora egongo litzateke; hori dela eta, erreskate taldeen helburua tunela 80 metroraino egitea izango da.
Erreskate lanetan ehun bat lagun ari dira; besteak beste, hainbat enpresa pribatu eta Hunosako Meatzarien Salbamendu Brigada.