Gizartea -

Iruñea

Trafikoa geldiarazi dute Iruñea erdigunean, Maravillas Gaztetxearen hustea salatzeko

Gazte talde batek bizikleta-martxa egin du gaztetxearen itxiera salatzeko, eta bi lagun bidoi batera kateatu dira.  

Gazte talde batek trafikoa geldiarazi du Iruñea erdigunean. Argazkia: Maravillas Gaztetxea
Gazte talde batek trafikoa geldiarazi du Iruñea erdigunean.
Gazte talde batek trafikoa geldiarazi du Iruñea erdigunean. Argazkia: Maravillas Gaztetxea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maravillas Gaztetxea hustu izana salatzek bizikleta-martxa egin dute gaur arratsaldean Iruñean, eta bi lagun bidoi batera kateatu dira, Labrit kalean zirkulazioa hiru orduz moztuta. Polizia bertaratu da, eta bi lagun horiek askatu dituztenean amaitu da protesta.

Gaztetxearen aldeko bizikleta-martxa 18:00ak aldera abiatu da Navarreria kaletik. Telefonica parera iritsi direnean, bizikleta utzi eta errepide erdian eseri dira. Bi lagun, gainera, bidoi batera kateatu dira.

Gauzak horrela, zirkulazioa geldiarazi dute. Polizia bertaratu eta kateatutako bi lagunak askatu dituztenean amaitu da protesta, 21:00ak aldera.

"Kalea itxi dugu, bidea zabaltzeko", adierazi dute Twitter bidez zabaldutako mezuan. "Bidoilariak askatu dituzte, baina itzuliko gara", erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Bidegorriak Euskadin Gazteak albisteak